XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AZKEN PHEREDIKIA

Jinkuak deiziela gai hun,
Popûlû gûzia,
Eta eman dezaziela
Xantza hun et'osagarria.

Zien atentzioniak
Hain beikûtû boztariatû,
Nahi gûnûke jakin
Etzidenez debeiatû.

Egûn ikhusi dûzie
Gure sûjeta zer zen:
Barkoxeko seme bat
Herratûrik bizitzen.

Ez da desiratzeko
Haren zorthe trixtia,
Harek sofritû dûtin
Desgust eta miseriak.

Jaca-n eta Erruman
Debozionez izanik,
Zunbat khantore eder
Arte hortan eginik!

Jente hunak orhitzapen
Bethi Etxahun zenari.
Uskal-Herrin ezta izan
Holako koblakari.

Orai ûzten zûtiegû
Gure solazaren jûje;
Othoi ez dezaziela
Griñarik ûkhen gure.

Erremestiatzen zûtiegû,
Kunpañia ederra;
Usû ûtzûl zitaie
Barkoxen laidatzera.

Au champ. Oro erretira. URHENT.